Egitaraua 11:00etan hasiko da, gazta lehiaketa eta ardi eta ahari erakusketa bategaz. Gero, 12:30ean, ardi-txakurren lehiaketa egongo da, eta baita ardi-mozte erakusketa ere. Eguerdian emango diote amaiera egitarauari, 13:30 inguruan, sari banaketagaz.
Antolatzaileak
Zapatuko Artzain Eguna Bizkaiko Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Elkarteak antolatu du, Atxondoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste hainbat erakunderen laguntzagaz.