Azken urteetan Marixurrikek kudeatu duen ludotekaren kudeaketa lehiaketara atara du Atxondoko Udalak. Atzo ludotekaren aurrean herriko hainbat gurasok eta umeek argazki bat atara zuten Marixurrikeri babesa adierazi eta udaletxeari ludoteka berehala irekitzeko eskatzeko. "Ludoteka itxita dago eta udaletxeak lehiaketara aterako du ludoteka zerbitzuaren kudeaketa. Lehiaketak irauten duen bitartean ludotekak itxita jarraituko du eta baliteke lehiaketa horretan kanpoko enpresa batek irabaztea. Guk herriko elkarteak bizirik eta herria bizirik nahi ditugu. Eta udaletxeari ludoteka berehala zabaltzeko eskatzen diogu eta Marixurrikeri gure babesa adierazten diogu", azaldu dute Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteko kideek.