Durangaldeko 11 artisau eta sortzaileren lanak egongo dira ikusgai bertan: oihalagaz eginiko osagarriak, bitxiak, zurlanketak, arropa eta kosmetika naturalak, besteak beste.
Artisau eta sortzaileak
Honako artisau eta sortzaile hauek izango dira Arrazolako plazan postua ipiniko dutenak: Kukupraka & Mai Mai, eTxo, Artizar, Birak, Tartalo, Kenika, Hasi ta Hazi, Gorakat, A.G.T.Z. Prints, Eguzkilore eta I.B. Soaps.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute zuzeneko musika egongo dela azoka girotzeko. Kaleko Soinuak Kaleak Astintzen Durangoko taldeak k o nt z e r t u a e sk a i n i k o d u , 12:30ean.
Hori horrela, antolatzaileek Arrazolara bertaratu eta azoka bisitatzeko deia egin diote jendeari. Horrez gainera, autobusa ez dela plazaraino igoko argitu dute