Atxondoko Udalak BI-3336 errepidea hiri-zeharbide bihurtzeko proiektua lizitaziora atera du. "Proiektu estrategikoa eta funtsezkoa da udalerriarentzat, eta urteetako aldarrikapenen ondoren dator", adierazi dute udaleko arduradunek. Gainera, lan horiekin errepidea oinezkoentzat askoz ere atseginagoa izango dela azaldu dute, espaloiekin eta pasabide goratuekin.