[ARGAZKI GALERIA] Zuhaitz landaketa "sinbolikoa" egin dute Atxondon, AHTren lanen gunean

Anboto 2021ko abu. 1a, 19:54

400 pertsona batu ditu AHTrik Ez dinamikak Atxondon egin duen kanpaldian; zapatuko manifestazioan, ostera, 1.500 lagun batu ziren antolatzaileen arabera. 

Hiru egunetan zehar, berbaldiak, kontzertuak tailerrak eta bestelako ekimenak antolatu dituzte herrian zehar. "Atxondoko landak ilusioz bete ditugu eta errespetuzko bizi eredu osasuntsuak sortzeko aukerak baditugula aldarrikatu du", azaldu dute. 

Aurrerantzean ere Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurka lanean jarraituko dutela adierazi dute, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!