[ARGAZKI GALERIA] AHTren aurkako aldarria ozen entzun da Atxondon

Anboto 2021ko uzt. 31a, 19:43

Manifestariek Atxondo zeharkatu dute Noraezeko abiadurak helmuga tinkorik ez! AHT gelditu! lelopean. Ostean, musika izango da protagonista. Micek, No somos tu rollo andaluziarrek eta "talde sorpresa" taldeek kontzertua eskainiko dute. 

Ehunka lagun batu dira Atxondon AHTrik Ez plataformak deituriko manifestazioan. Kanpaldia ere antolatu du plataformak, eta bertan dira atzotik dozenaka lagun

Euskal Herri osoko herritarrak ari dira parte hartzen antolaturiko ibilaldi, kontzertu, tailer eta bestelako ekintzetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!