"Hau planaren fase garrantzitsuenetako bat da. Testuinguru bat sortzeko, atxondarrek zer pentsatzen duten jakiteko eta egungo beharren araberako plan bat egiteko aukera emango digu. Horregatik, oso garrantzitsua da parte hartzea eta herritarrei galdetegia erantzuteko dei egiten diet", adierazi du Maria Aranguez zinegotziak.
Galdetegia irailaren 1era arte erantzun ahal izango da. Inkesta online eskura daiteke baita paperean ere.