AHTrik Ez plataformak manifestazio nazionala deitu du uztailaren 31rako, Atxondon

Anboto 2021ko uzt. 12a, 10:27

AHTrik Ez Akanpada dinamikak 'Alternatibak baditugulako, AHT-rik ez!' kanpaldia deitu du. Uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 1ean egingo dituzte.

Atxondoko landak bete eta bestelako bizi ereduak sortzeko alternatibak badituztela ozen aldarrikatu asmoz, uztail amaierarako hiru eguneko kanpaldia deitu du AHTrik Ez Akanpada dinamikak. Hiru egun horietarako egitarau zabala antolatu dute, tartean manifestazio nazionala. Manifestazio uztailaren 31n izango da Atxondon, 18:30ean hasita. Horrez gain, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako ekintzak, ikuskizunak, azoka eta ibilbideak egongo dira, besteak beste. 

Egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa atzo egin zuten, eta bertan adierazi zuten "AHTarekin amaitzeko ordua dela". "Abiadura handian inposatu dizkiguten politika diruzale kapitalisten aurrean planto egin eta bestelako bizi ereduak badaudela ezagutzera emateko, eta gure egunerokoa, eredu hauetan bizitzeko momentua da", azaldu zuen Oihana Azkorbebeitiak. 

Akanpadan izena emateko aukera
Bestalde, kanpaldian parte hartu gura dutenek dagoeneko izena emateko aukera dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Izen ematea www.ahtrikezakanpada.com webgunean egin behar da. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!