Barikuan hasiera emango diote Atxondon igerilekuen dinamizazio programari, bereziki haurrei zuzenduta egongo den programari. "Atxondoko igerilekuak uda honetan aisialdirako alternatiba izatea gura dugu, eta horregatik, segurtasun neurriak bermatuta, uztailean eta abuztuan jarduerak egingo dira", azaldu dute udal arduradunek.
JARDUERAK
Uztailak 9, 11:00-14:00 uretako puzgarriak
Uztailak 12, 11:00-14:00 haurrentzako tailerrak
Uztailak 27, 11:00-14:00 haurrentzako tailerrak
Abuztuak 6, 11:00-14:00 uretako puzgarriak
Abuztuak 17, 11:00-14:00 haurrentzako tailerrak
Irailak 5, 17:00-20:00 uda amaierako jaia