Atxondon abuztuan hasiko dira BI-3336 errepideko lanak egiten

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 28a, 12:07

Gaur goizean egindako osoko bilkuran aho batez onartu dute proiektuari bide ematea, eta proiektua onartzea. Hori horrela sei hilabeteko epean Cemosatik Santa Katalina zubirarteko errepidea zeharbide bilakatuko dute. 

Uda honetan, abuztuan, hasiko dira BI-3336 errepideko lanak. Lan horien asmoa Atxondotik igarotzen den tarte horretan errepidea zeharbide bihurtzea izango da. Udaletik jakitera eman dutenez, lanak datozen asteetan hastea aurreikusten dute, eta sei hilabeteko epean amaitzea. 

Horrez gain, udaletik azaldu dute proiektu horri esker bidea oinezkoentzat "askoz atseginagoa" izango dela eta mugikortasun seguru eta jasangarriago baterantz urratsak emango direla. "Aste askotako prozesu administratiboen ondoren, azkenean, aho batez onartu dugu proiektu hau, hainbeste urtez aldarrikatu dugun biribilgunea hilabete batzuk barru eraikiko da, udalerriari sarbide seguruagoak emanez", esan du Xabier Azkarate alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!