AHTren kontra hiru eguneko akanpada egingo dute Atxondon

Anboto 2021ko eka. 22a, 09:06
Artxiboko irudia.

Uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean izango da. 

Uztail amaierarako hiru eguneko akanpada deitu du AHTrik Ez Akanpada dinamikak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean egingo duten akanpadaren helburua Atxondoko landak bete eta bestelako bizi ereduak sortzeko alternatibak badituztela ozen aldarrikatzea izango dira. "AHTarekin amaitzeko ordua da, abiadura handian inposatu dizkiguten politika diruzale kapitalisten aurrean planto egin eta bizi eredu alternatiboak badaudela ezagutzera emateko. Bizitza eredu errespetutsuak sortu eta bizi nahi ditugu. Eta ingurumena gure altxorrik preziatuena bailitzan zaindu nahi dugu, guk geuk ere osatzen baitugu ingurumen hau", azaldu dute.

Hori horrela Atxondon egingo duten akanpadara bertaratzeko deia egin diete herritarrei. Eta izen ematea ahtrikezakanpada.com webgunean egin daitekeela jakitera eman dute. Horrez gain, laister egitarauaren inguruko informazio gehiago emango dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!