76 urteko gizonezko baten bila dabiltza Atxondo inguruan

Anboto 2021ko eka. 21a, 20:51

19:00etan jaso du abisua Ertzaintzak. Ordutik gizonezkoaren bila dabiltza. 

Ertzaintzak azaldu duenez, 76 urteko gizon baten bila dabiltza Atxondo inguruan, Anbotoren magalean. Ertzaintzaren helikopteroa eta mendiko erreskate taldekoak dabiltza gizonezkoaren bila, besteak beste. Arratsaldeko 19:00etan hasi dira bilaketa lanetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!