AHTa eraikitzeko makinak Atxondon sartu direla salatu dute

Anboto 2021ko eka. 17a, 20:17

Herritar talde batek elkarrateratzea egin du arratsalde honetan.

Abiadura Handiko Trenaren kontrako ahotsak altxatu dira berriro ere Atxondon. Herritar talde batek azpiegituraren kontrako kontzentrazioa egin du arratsalde honetan. Trena eraikitzeko lanak egingo dituzten makinak Atxondono lurretan daudela salatu dute, eta gaineratu dute, honezkero, trenbidearen zutabeak egiteko lanak martxan daudela. Maisuen Etxea zegoen tokiaren aurrean egin dute elkarretatatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!