Ekainaren 26an kuadrillen arteko paella jana egongo da auzoka, eta arratsaldean Jokairen zurezko tramankuluekin jolasteko aukera egongo da. The Riff Truckers taldearen kontzertuagaz emango diote amaiera egunari.
Ekainaren 27an artisau eta artisten azoka egingo dute, 11:00etan, plazan, eta 19:30ean Malas Compañías taldearen 'Zirkus' antzezlana ikusteko aukera egongo da.
Ekainaren 29an emango diete amaiera jaiei, San Pedro egunean. Egun horretan, 14:00etan, jubilatuen bazkaria egongo da. Jubilatuek egoitzan jasoko dute bazkaria, eta etxera eramateko aukera izango dute.