Atxondoko Udalak eskolako eraikin zaharra uzteko eskatuko dio Jaurlaritzari

Anboto 2021ko eka. 16a, 10:28

Atxondoko Udalak azken osoko bilkuran jakinarazi zuenez, eskolako eraikin zaharra erabiltzen uzteko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari.

Bilkuran azaldu zutenez, sukaldea eta bitik hiru urtera bitarteko umeentzako gela berria egiten dutenean, eskola zaharreko eraikina libre geratuko da eta horri beste erabilpen bat eman gura diote.Gaur egun txaboletan dauden haurreskola eta ludoteka eraman gura dituzte eraikin horretara.

Gobernu taldeak azaldu zuenez, Jaurlaritzagaz hitzarmen bat sinatzea izango litzateke asmoa, eta egunen batean Hezkuntza Sailak eraikin hori beharko balu, berriro ere eurei uztea. Eraikina udalarena da, baina erabilera Jaurlaritzaren esku dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!