Atxondoko igerilekuak ekainaren 24an irekiko dituzte, edukiera mugatuagaz

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 1a, 10:33

Ekainaren 24an zabalduko dituzte Atxondoko igerilekuak eta irailaren 6ra arte egongo dira zabalik.

Atxondoko Udaletik zabaldu dutenez, igerilekuek edukiera mugatua izango dute eta bi txanda egongo dira: goizeko eta arratsaldeko txandak. Gainera, pandemiaren ondoriozn, une bakoitzean indarrean dauden segurtasun eta higiene neurriak beteko direla azaldu dute.

Udal arduradunek aurreratu dutenez, aste honetan amaituko da instalazioen lizitazio eta ustiapen epea, baita igerilekuetako tabernaren kudeaketa ere. "Hobekuntza lanak amaitu ditugu, eta behin zerbitzua esleituta, gune osoa seinaleztatuko da berriro, segurtasun protokolo baten arabera, eta abonu kanpainari hasiera emango diogu", aurreratu du Xabier Azkarate alkateak.

Bestalde, apiriliean hasi zituzten lanekin joan zen udan atzemandako akatsak konpondu dituzte azaldu dute. Atxondoko Udalak lanak burutzeko 80.000 euroko inbertsioa egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!