Eixu Artisau Elkarteak eta Amillena Arrazolako bentak antolatuta II. Artisau eta Sortzaileen azoka egingo dute maiatzaren 23an. Antolatzaileek azaldu dutenez, azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik eta jendeari bertaratzeko gonbita luzatu diete. "Gogo asko jarri diogun ekintza kultural honetara parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, artisautza ikusi, sentitu eta gozatzeko", azaldu dute antolatzaileek.
Azokan parte hartuko duten artisauak honakoak hauek dira: Amalur, Birak, Tartalo, Aiama, Kenika Jewels, Gorakat, Hasi eta Hazi, Agtz prints, Eguzkilore Artisautza, Kukupraka eta Maimai.