Maiatzaren 9ra arte aukera dago Marixurrikek antolatutako udalekuetan izena emateko

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 3a, 11:24
Artxiboko irudia

Atxondoko Marixurrike aisialdi elkarteak udalekuak antolatu ditu 2021eko udarako. Aisialdi taldeko kideek sare sozialetan jakinarazi dutenez, udalekuak hiru astekoak izango dira aurten ere, eta familia edo ume bakoitzak gura duen asterako apuntatzeko aukera izango du.

2021eko udalekuak honako hiru asteetarako antolatuko dituzte Marixurrikeko kideek: lehenengo astea ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da, bigarrena uztailaren 5etik 9ra eta hirugarrena uztailaren 12tik 16ra.

Horrez gainera, eskolako oporren ostean ere goizeko zerbitzua eskainiko duela jakinarazi du aisialdi elkarteak. Hori ekainaren 21etik 25era izango da, 10:00etatik 12:30era.

Izen-ematea
Aurtengo udalekuetan izena eman gura duten edo udalekuen inguruko informazio gehiago jaso gura duten atxondarrek marixurrikedok@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Maiatzaren 9a izango da azkenengo eguna izena emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!