Anbotoko Dama Nagusien elkarteak kudeatuko du berriro Atxondoko nagusien etxea

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 30a, 11:04

Xabier Azkarate alkateak jakitera eman duenez, udalak garbiketa eta mantentze lanak egiteko konpromisoa hartu du, eta gainerako nagusiek kudeatuko dute. 

Atxondoko Udala eta Anbotoko Dama Nagusien Elkartea akordio batera iritsi dira, eta hemendik aurrera, nagusien etxeko espazioaren autokudeaketa integrala adinekoen elkarteak izango du. "Duela urte batzuk, ezker abertzalea agintean zela, oso kritiko agertu ginen une hartan gobernu taldeak hartutako aldebakarreko erabakiarekin; izan ere, erabaki horren arabera, udalak bere gain hartzen zuen tabernaren kudeaketa, jubilatuak kudeaketa honetatik kanpo utzita. Denborak arrazoia eman digu, esperientzia negatiboa izan da eta udalarentzat galerak izan dira. Horregatik akordio honetara iritsi gara elkarteko nagusiekin eta lokala utzi diegu", azaldu dute udaleko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!