Apirilaren 6ik 11ra pumptrack zirkuitu bat jarriko dute Atxondon

Anboto 2021ko api. 2a, 10:00

Udaletik azaldu dutenez segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuko dira bertan. Sarrera doakoa izango da. 

Atxondoko Udalak apirilaren 6tik 11ra bitartean, biak barne, pumptrack zirkuitu bat jarriko du Apatamonasterioko frontoian. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.

Udaletik azaldu dutenez, zirkuituan bizikletaz zein patinekin ibiltzeko aukera izango dute lau urtetik gorako pertsonek. "Jai egun hauetarako aisialdirako aukera bat eman nahi genuen, eta horrelako behin behineko pista bat muntatzeko aukera ikusi genuenean ideia ona iruditu zitzaigun. Egun horietan frontoira gerturatzea animatu nahi diegu probatu nahi duten guztiei", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!