10 farola jarrita bidegorriko argiztapena hobetu gura dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2021ko mar. 22a, 09:53

Argiteria berria instalatzeko 8.000 euro bideratuko ditu udalak. Datozen egunetan lanekin bukatzea aurreikusten dute. 

Bidegorriko argiztapena hobetu asmoz, hamar farola berri jarriko ditu Atxondoko Udala. Udaletik azaldu dutenez, jarriko dituzten farolak led argidunak izango dira eta Apatamonasterio eta Elorrio arteko zatian jarriko dituzte. 

"Farola hauek beharrezkoak direla uste dugu, segurtasun handiagoa ematen diogu ingurune horri eta. Gainera inguruko herritarrek egindako eskaera bati ere erantzuten diogu", azaldu du Xabier Azkarate alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!