Atxondoko Maortuerrekaren alde bat zaharberritu du URAk

Anboto 2021eko martxoaren 5a

Lanak otsailaren 9tik 12ra bitartean egin zituzten, eta 7.182 euroko kostua izan zuten. 

Uraren Euskal Agentziak Atxondoko Maortuerrekako ezkerraldeko zatia konpondu du. Ohar bidez azaldu dutez, errekaren ezkerraldeko zati bat zaharberritu dute, ibaiertzeko landaredi txirikordatu bizia erabiliz.  Lanen helburua ertza linealki egonkortzea izan dela eta Atxondoko Udalak eskatuta egin direla adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!