Eskolako jolasgunean estalkia jartzeko lanak bukatu ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 23a, 13:57

Azken asteotan Atxondoko Udala Herriko Eskolako jolasguneko txintxaunak estaltzeko aterpea jartzen ibili da. Dagoeneko amaitu dituzte lanak. Udaletik azaldu dutenez, lan hauen helburu nagusia euri-egunetan txikienei alternatiba bat eskaintzea izan da. 

"Egia da lanak espero baino pixka bat gehiago atzeratu direla, baina material egokiak behar genituen eta gauzak behar bezala egin behar genituen. Orain, jarduera honekin, aisialdirako eta jolaserako gune seguruei dagokienez zegoen behar bati erantzun ahal izan diogu, eta, batez ere, euri egunetarako aukera berri bat eskaintzen dugu", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!