Atxondoko Udalak deskontu bonuen bigarren kanpaina martxan jarri du gaur

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 9a, 11:08

Herritar bakoitzak 5 euroko bi deskontu bonu eskuratu ahal izango ditu udaletxean. Bonuak doan banatuko dituzte. 

Otsailaren 8an kanpaina martxan jartzekoa zen arren, egun bat atzeratu eta pandemiaren bilakaera ikusi ostean deskontu bonuen bigarren kanpaina martxan jarri du Atxondoko Udalak. "Hasiera batean kanpaina otsailaren 8an hasiko zela iragarri genuen, baina pandemiaren bilakaeraren zain egon nahi izan dugu, denda eta taberna guztiek aukera bera izan dezaten" adierazi du Xabier Azkarate alkateak.

Hori horrela, herritarrek udaletxean jaso beharko dituzte 5 euroko bonoak. Herritar bakoitzak bi txartel jaso ahalko ditu eta 2021eko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira.

Honako establezimendu hauetan erabili ahalko da: Martxel Harategia, La Kompra, Kiosko Atxondo, Aitzpe, Asun Ileapaindegia, Alboan Psiko Gunea, Arrieta Farmazia, Olazabal Azpikoa, Gazte Leku, Penalty, Itziar eta Amillena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!