Udaletik jakitera eman dutenez, berrizkuntzak herritarren eskaerei erantzuteko egin dira. "Aurrekontu parte-hartzaileetan sortu zen proposamenetako bat izan zen, eta ekintza honekin atxondarrek egindako eskaera bati erantzun diogu. Jolasguneko elementu guztiak berriztatu ditugu. Gainera, txikienek gozatzeko segurtasun neurri guztiak hartu ditugu", adierazi du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak.