Bost euroko deskontu bonuak banatuko ditu herritarren artean Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2021ko urt. 26a, 12:15

Otsailaren 8an hasiko dira bonuak banatzen. Bonuak doan banatuko dira eta denda, taberna eta ostatuetan trukatu ahal izango dira. 

Atxondoko Udalak 10.000 euroko diru partida bideratuko du herriko komertzioak bultzatu eta herritarren artean deskontu bonuak banatzeko. Txartelak udaletxean jaso beharko dira, otsailaren 8tik aurrera. Pertsona bakoitzak bi txartel jaso ahalko ditu eta 2021eko abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.

"Gure helburua udalerriko ekonomia suspertzea da, gure merkatariei eta ostalariei laguntzea, herriko merkataritza sustatzea eta aldi berean herritarrak laguntzen jarraitzea", adierazi du Xabier Azkarate alkateak. Bestalde, edari alkoholdunak eta tabakoa erosteko ezingo direla deskontu bonuak erabili azaldu dute udaletik. 

Horrez gain, kanpainari atxikitako establezimenduek identifikazio-pegatina bat izango dutela jakinari dute udaletik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!