Horrez gain, Atxondoko Udaleko kideek jakitera eman dute, ikerketa bat jarriko dutela martxan eskainitako zerbitzuak hobetzen jarraitu ahal izateko. "Iaz egiteko asmoa genuen. Osasun krisiak atzeratu egin du, baina parte-hartze prozesu honi ekiteko konpromisoari eusten jarraitzen diogu, herritarrek zer nahi duten jakiteko. Tailer, ekintza, kultur ekitaldi, antzerki edo irteera gehiago eskatzen badituzte jakin nahi dugu eta hortik aurrera egiten jarraitzeko aukerak ebaluatu eta baloratuko ditugu", azaldu dute udaleko arduradunek.
Bestalde, herriko haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko eta denbora libreko eredu ludiko propio bat sortu ahal izateko, ludoteka zerbitzua eskoletako eraikin zaharrera eramateko lanak hastea aurreikusten dutela jakitera eman du udalak.