Axpeko elizatik ur-biltegira doan bidea asfaltatzen dabil Atxondoko Udala

Anboto 2021ko urt. 12a, 08:43

Atzo hasi ziren asfaltatze lanekin eta gaur bukatzea aurreikusten du Atxondoko Udalak. 

Axpeko bidea, elizatik ur-biltegira doan bidea, hobetu eta asfaltatzeko lanak hasi zituen atzo Atxondoko Udalak. Lan hauen bitartez lurra fresatu, zoladura berria ureztatu eta asfaltatu egingo dute. Atxondoko Udaleko arduradurenek lanak gaur bukatuko direla aurreikusten dute.

Atxondoko Udalak 2021eko aurrekontuetan 20.000 euroko diru partida gorde du auzoetako bideak konpondu asmoz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!