Aurrekontuak "benetako prozesu parte hartzaile" bategaz lantzeko eskatu dio EH Bilduk Atxondoko Udalari

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 26a, 10:30

Herritarrekin batera aurrekontuak lantzeko eskatu dio Atxondoko EH Bilduk udalari. 

Urte amaieragaz batera, hurrengo urteko aurrekontuak onartzeko sasoia heltzen da udaletxeetara. Horregaz lotuta, aurrekontuak lantzeko "benetako prozesu parte hartzaile bat" egiteko eskatu dio Atxondoko EH Bilduk udalari. "Urteko aurrekontuak landu orduko, uste dugu beharrezkoa dela jakitea zeintzuk diren herriaren beharrizanak eta proposamenak", adierazi dute EH Bilduko kideek. Eta esan dute prozesu parte hartzaile hori ez dela "edozelan" egin behar. "Herri txikia da gurea eta horrek asko errazten du mota honetako prozesuak egitea. Ezinbesteko ikusten dugu udalerriko hiru guneekin (Axpe, Arrazola eta Apatamonasterio) prozesua zabaltzea, bakoitzak dituen beharrizanak zeintzuk diren aztertzea eta herriko taldeei euren beharrizanak galdetzea", azaldu dute talde subiranistako kideek.

Abuztu eta irail bitartean, Atxondoko Udalak postontzi bat ipini zuen udaletxean herritarren iritzia jasotzeko asmoz. "Udalak benetako parte hartzea bilatzeko borondatea balu, epeak beste batzuk izango ziren eta horri publizitate gehiago egingo zitzaion", esan dute EH Bildukoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!