Emakunderen kanpainaren leloarekin bat egin dutela esan dute udaletik, "entzunez gero, ikusiko duzu. Adi dagoen gizarte batek bakarrik antzeman dezake indarkeriarik ezkutuena". "Jakin badakigu oraindik bide luzea dugula egiteko, gizartea hezten, prebenitzen eta kontzientziatzen jarraitu behar dugula, eta kasu bakoitzean erantzun egokia ematen, baina udal honek indarkeria matxista jasaten duen emakume eta neska bakoitzaren ondoan egoten jarraituko du, ahalik eta arreta egokiena emateko eta askapen prozesuan laguntzeko", azaldu du Maria Aranguez udaleko berdintasun zinegotziak.