Anbotoko tontorreko buzoia morez margotu dute

Anboto 2020ko aza. 23a, 09:56

Azaroaren 25eko aldarrikapenen testuinguruan, Anbotoren tontorreko buzoia morez margoztu dute asteburuan.

Indarkeria matxistaren aurkako eguna da azaroaren 25a, eta urtero lez, hainbat ekitaldi eta mobilizazio egingo dituzte Durangaldeko herrietan. Elorrion, adibidez, bertakoasanblada feministak deituta, kontzentrazioa egingo dute 19:00etan, herriko plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!