Martzako San Martin jaiak eta Apatamonasterioko Don Martin jaiak bertan behera utzi ditu Atxondoko Udalak

Anboto 2020ko aza. 9a, 09:27

Azaroaren 11n Atxondon ospatzen diren San Martin eta Don Martin egunak bertan behera geldituko direla jakitera eman du Atxondoko Udalak. 

"San Juan, San Pedro, Santixa eta Andra Mari jaien moduan Martzako San Martin jaiak eta Apatamonasterioko Don Martin eguna bertan behera geratuko dira. Osasuna jai guztien gainetik dago", azaldu du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!