Atxondon martxan da Hiri Antolamendurako Plana berritzeko prozesua

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 5a, 10:41

Azken osoko bilkuran, Atxondoko Udalak aho batez onartu zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritzeko prozesua martxan ipintzea.

Hori horrela, HAPOa idaztea lizitaziora aterako dute datozen egunetan, eta udalaren asmoa aurten bertan lizitatzea izango da. "Badakigu HAPO bat idazteaz berba egiten denean epeak luzatu egin daitezkeela; gainera, parte-hartze prozesu bat eta genero ikuspegi bat hartu behar ditugu kontuan, eta horregaitik, gure asmoa lehenbailehen ekin ahal izatea da. Orain arte indarrean egon den planak ez du lege-galbaherik gainditu eta jasanezina da. Hamaika urte galdu ditugu eta ezin dugu beste urte bat gehiago ere galdu", azaldu du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!