Domu Santu egunerako hainbat gomendio eman ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 27a, 13:23

Domu Santu eguneko pilaketak ekidin asmoz hainbat neurri eta gomendio eman ditu Atxondoko Udalak. 

Udaletik azaldu dutenez, hilerria 9:00etatik 22:00etara egongo da zabalik eta maskara jantzita eramatea ezinbestekoa izango da. Horrez gain, hilerrian ezinbesteko denbora bakarrik egitea aholkatu dute udaleko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!