2021eko tasak eta zergak izoztu ditu Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 22a, 12:24

Gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran 2021eko zergak eta tasak izoztea erabaki du Atxondoko Udalak. EAJk egindako proposamena aho batez onartu dute. 

Osoko bilkuraren ostean prentsa oharrez jeltzaleek jakitera eman dutenez, erabaki honen helburua krisi ekonomikoaren ondorioak arintzea dira. "Osasun krisia hasi zenetik egiten ari garen bezala, ahal dugun neurrian eta eskura ditugun baliabideekin atxondarrei laguntzen saiatuko gara", adierazi du Xabier Azkarate alkateak. "Alkatetzara iritsi ginenetik auzokideen ongizatea jarri dugu aurretik, eta orain, inoiz baino gehiago hori da gure lehentasuna", bukatu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!