7.657 lagun igaro dira Atxondoko igerilekuetatik

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 21a, 09:23

Atxondoko Udalak Apatamonasterioko igerilekuen balorazio positiboa egin du. 

Uztailaren 9an ireki zituzten Atxondoko igerilekuak, eta ordutik irailaren 15era arte, 7.657 lagun igaro dira bertatik. "Uda arraro eta ezohiko honetan bagenekien oso garrantzitsua zela igerilekuen denboraldia aurrera ateratzea eta segurtasun bermeekin egitea", esan du Xabier Azkarate alkateak.

Udalak igerilekuen balantze positiboa egin du eta uztailean bertatik 3.603 lagun igaro zirela, abuztuan 2.819 eta iraileko lehen hamabost egunetan 1.235 jakitera eman dute. "Sarbide kopuruari buruzko datuak oso positiboak dira, eta udal bezala oso pozik gaude", esan du Xabier Azkarate alkateak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!