Udazkenari ongi etorria egiteko azoka Arrazolan

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 18a, 11:00

Udazkenari ongi etorria egiteko, azoka antolatu dute domekarako Arrazolan. Amillena Arrazolako Bentak eta Elorrioko Eixu Artisau Elkarteak antolatu dute. 10:30ean hasi eta 15:00etan amaituko da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hauek izango dira azokan parte hartuko duten artisauak: Eñaut ilustrazioa, Aiama enkuadernazioa, Garazi Magunagoitia, Birak, Xotchil, Eguzkilore artisautza, Agtz artelanak eta Kenika bitxiak.

DJ-ak giroa berotzeko
Gaineratu dutenez, DJ bi arituko dira domekako azoka girotzen: Miss Waymon eta L.A. Woman. 13:00etan hasiko dira musika ipintzen eta azokako giroa alaitzen, Amillena taberna dagoen plazan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!