Udaletik jakitera eman dutenez, lan hauek hiru helburu nagusi dituzte. Alde batetik, herriko eskola indartzen jarraiitzea. Bestetik, euria egiten duen egunetan herriko gaztetxoenek jolasteko beste espazio bat edukitzea. Eta azkenik, 2019ko ekainean Ziarreta kaleko joko-eremua itxi ondoren, beharrezko segurtasun-neurriak ez zituelako betetzen, hartutako konpromisoari erantzutea. Hau da, Atxondon joko-espazio berriak sortzea. "Euria egiten duen egunetan Atxondok aukera gutxi ditu txikientzat, eta eskoletako jolasgunea estaltzea garrantzitsua eta beharrezkoa dela uste dugu, are gehiago egungo egoeran", azaldu du Xabier Azkarate alkateak.
Udaletik jakitera eman dutenez, lanak polikarbonatozko estalki finko bat jartzeko izango dira, eta txintxaunak estaliko dituen estalkiaren oinarria lau zutabek osatuko dute eta 9 metroko luzera izango du.