Eguen gauean ezezagun batzuk igerilekuan sartu eta hainbat kalte eragin dituztela salatu du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 21a, 13:48

Igerilekuko baldosak apurtu eta bertako sokak lapurtu dituzte, besteak beste. 

Atxondoko Udalak salatu duenez, eguen gauean ezezagun batzuk igerilekuan sartu eta hainbat kalte eragin dituzte. Igerilekuko hainbat baldosa apurtu dituzte eta bertako hainbat soka lapurtu. Horrez gain, igerilekura bertara hainbat objektu bota dituztela jakitera eman dute. 

Bestalde, horrelakorik berriro gertatu ez daiten Ertzaintzari inguru horretako zaintza indartzeko eskatu diotela esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!