Atxondoko Udalak langabeak kontratatuko ditu udal lanak egiteko datozen hilabeteetan.

Anboto 2020ko abu. 10a, 09:11

Osasun-krisiaren ondorioak "arintzeko", langabeziari "aurre egiteko" eta herriko ekonomia "bultzatzeko" neurria dela azaldu dute ohar batean.

"Gaur egun langabezian dauden pertsonak daude herrian, eta horregatik, udaletik
neurriak hartu nahi ditugu Lanbiden izena emanda dauden pertsonen kopuruak
behera egin dezan", adierazi du Xabier Azkarate alkateak.

Interesdunek info@atxondo.eus helbide elektronikora bidal ditzakete curriculum-ak, edo
udaletxeko bulegoetan entregatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!