Atxondoarrek zabalik dute aurrekontu parte hartzaileetan ekarpenak egiteko epea

Anboto 2020ko abu. 4a, 18:38

Irailaren 30era arte egongo da ideiak proposatzeko aukera. Atxondoko Udalak 30.000 euro bideratuko ditu 2021eko aurrekontu parte hartzaileetara.

Atxondoko herritarrek zabalik dute 2021eko aurrekontu parte hartzaileetan ekarpenak egiteko epea. Proposamenak egin gura dituen herritarrak udaletxean ipinita dagoen postontzian utzi dezake ekarpena, idatzita. Bestela, info@atxondo.eus helbidera idatzita egin daitezke ekarpenak. Udalak azaldu duenez, ideia kontuan hartuko bada, teknikoki “bideragarria” izan beharko da.

Udalak 30.000 euro bideratuko ditu 2021eko aurrekontu parte hartzaileetara. Iaz 10 bat proposamen jaso ziren. Horien artean zegoen Axpeko, Apatako eta Arrazolako hilerrietako irisgarritasuna hobetzeko proposamena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!