✗
SOS Deiak-ek informatu duenez, gazte talde bat galdu egin da Anboto mendiaren inguruan. Euretako batek istripua izan du eta larrialdi zerbitzukoei deitu diete. Helikoptero bat bertaratu da eta gaztea Galdakaoko ospitalera eraman du 16:00 inguruan.