Atxondoko Santixa auzoko jaiak bertan behera uztea erabaki dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 23a, 10:44

Uztailaren 25a Santixa eguna da, eta egun horren bueltan jaiak antolatzen dituzte Atxondoko Santixa auzoan.

Aurten, baina, bizitzen ari garen osasun krisia kontuan izanda, jaiak bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, baita duela egun gutxira arte egitea aurreikusita zuten meza ere. "Duela aste batzuk antolatzaileek jaiak bertan behera uztea erabaki zuten arren, Santixa egunean meza egitea erabaki zuten. Baina, azken egunetako COVID-19 agerraldiak ikusita, hori ere ez egitea erabaki dute", esan du Xabier Azkarate Atxondoko alkateak. Azkarateren hitzetan, "erabaki zentzuzkoa da, mezara joaten den jendea, orokorrean, jende nagusia da eta"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!