Axpetarrak errogatiban joango dira Larranora, zapatuan

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 8a, 10:11
Artxiboko irudia

Larranon dagoen Santa Barbara ermita Atxondoko lurretan dago, eta axpetarrek zaintzen dute auzolanean. Urtero bertara joaten dira errogatiban, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Aurten oinezkoentzako hitzordua 8:30ean jarri dute; Axpeko plazatik  irtengo dira. Ibilgailuz doazenak, berriz, 10:15ean Urkiolan elkartuko dira.

11:00etan, Santa Barbara ermitan meza egongo da eta ostean hamaiketako egingo dute. Segurtasun arauak betetzeko, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman beharko du. Antolakuntzak edariak jarriko ditu. Ostean, makila txapelketa egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!