Datorren astean zabalduko dituzte Atxondoko igerilekuak

Anboto 2020ko eka. 26a, 14:39

“Astelehenean proba batzuk egingo ditugu, eta beharrezko seinaleak jarriko dira hurrengo egunetan ireki ahal izateko” azaldu du Xabier Azkarate alkateak. Udalaren arabera, atxondarrentzako %50 merkeago izango da abonua. 

200 laguneko aforoa egongo da, eta goizeko eta arratsaldeko txandak ezarriko dituzte, “ahalik eta jende gehienak” gozatzeko. Osasun neurri bereziak hartuko direla iragarri dute, baita ere. Besteak beste, hitzordua aurretik hartu beharko da, eta tarteak zaindu beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!