Atxondoko Udalak diruz lagunduko ditu autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 24a, 13:18

600 eurora arteko laguntzak emango ditu Atxondoko Udalak. Eskaria udaletxean egin beharko da.

Alarma egoerak herrian eragindako galerei lehenbailehen aurre egiteko asmoz, herriko enpresa txiki eta ertainak, eta autonomoak diruz laguntzea erabaki du Atxondoko Udalak. Udal arduradunak herriko saltoki, ostalari eta enpresariekin bildu ostean, Atxondoko ekonomia suspertzeko 600 euro arteko diru-laguntza ematea erabaki dute.

Udalak jakitera eman duenez, interesa dutenek udaletxean eskatu dezakete informazio guztia. 

Bonu kanpainak, "erantzun positiboa"
Bestalde, ekainaren 8an hasi eta urte amaieran amaituko den bonu kanpainak "erantzun oso positiboa" izan duela azaldu du Xabier Azkarate alkateak. "Erantzuna oso positiboa da. Oraindik bonu batzuk falta zaizkigu banatzeko, baina espero dugu laster denak bananduta izatea. Guk bizilagunei eta establezimenduei laguntzen jarraituko dugu", esan du Azkaratek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!