[EGITARAUA]: Atxondoko jaiak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 23a, 10:50

Asteon jaietan murgilduko dira Atxondon. Jai batzorde konfinatuak bi eguneko egitaraua antolatu du Apatamonasterioko jaiak ospatzeko, eta itxialdi osteari ongi etorria emateko. Hori bai, hainbat neurri jarri dituzte, segurtasuna bermatzeko. 

Egitarauari dagokionez, Mocker´s talde durangarraren kontzertua, auzoen arteko paella bazkaria, Meri, Mari eta Lari antzerki obra eta bertso afaria (talo jana) nabarmendu daitezke. Bertso afarian Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan.

Jai batzordeko kideek jakitera eman dutenez, jaietan hainbat segurtasun neurri hartuko dituzte. Esaterako, paella bazkaria frontoian egin beharrean kalean egingo dute, segurtasun tarteak betetzeko. "Hogei pertsonako multzoak egingo ditugu, eta mahaiak herri erdigunetik sakabanatu. Horrela jende pilaketak ekindigo ditugu", esan dute jai batzordeko kideek. 

Hona jaietako egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!