Txirrindulari bat erori da Anboto inguruan

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 19a, 12:47

Ertzaintzak jakitera eman duenez, helikopteroa bertaratzen ari da txirrindularia ebakuatzeko. 

Txirrindulari batek erorikoa izan du Anboto inguruan, Zabalandi eta Besaide artean. Ertzaintzak, ANBOTOri jakitera eman dionez, txirrindularia ezin daiteke mugitu eta Ertzaintzako helikopteroa eta erreskate taldea bertara bidean daude.

Puntu gorriak adierazten du istripua gertatu den tokia (@112_SOSDeiak)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!