Bittor Arginzonizen Etxebarri jatetxea Europako bost jatetxe onenen artean dago

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 18a, 11:06

Opinionated About Dining (OAD) gidaren arabera Axpeko Etxebarri jatetxeak bosgarren postua lortu du. 

Opinionated About Dining (OAD) gidak 2020ko Europako 100 jatetxe onenen zerrenda argitaratu du, eta Bittor Arginzonizen Etxebarri  bosgarren postuan ageri da. Axpen dagoen Etxebarri jatetxeak iaz hirugarren postua lortu zuen. 

Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea, berriz, 15an postura igo da. 2019an, hamazazpigarren postua lortu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!