Igerilekuak kudeatzeko enpresa batean bila dabil Atxondoko Udala

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 17a, 10:41

Atxondoko Udalak igerilekuen kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Interesa duten enpresek ekainaren 22ra arte dute beraien proposamena aurkezteko aukera. 

Xabier Azkarate Atxondoko alkateak ANBOTOri jakitera eman dionez, igerilekuak kudeatzeko enpresa baten bila dabiltza. Hau da, lehiaketara publikora atera dute igerilkuen kudeaketa. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 22an amaituko da. "Enpresarik aurkezten ez bada geuk zabaldu beharko ditugu igerilekuak", esan du Azkaratek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!